XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEFINIZIOAK

Jarraian, liburuki honetan erabiliko ditugun oinarrizko kontzeptu batzuk argituko ditugu, emaitzetako taulen ulerpena errazteko xedearekin.

Etxebizitza

Zentsu-ondorioetarako, etxebizitzatzat hartzen da, egituraz banandua eta independentea den edozein barrunbe, bertan pertsonak bizitzeko bururatua dagoena, eta horrela ez balitz, zentsua egiteko datan benetan habitatua dagoena.

Etxebizitza familiarrak

Etxebizitza familiar edo normaltzat ematen da, edifizio bat edo berorren zati estrukturalki apartatu bat okupatzen duen gela edo gela-multzo oro, zeinak familiek okupatzeko destinatuak bait daude eta zentsu-datan ez bait dira osorik beste helburutarako erabiltzen, kontutan hartu gabe okupatuak dauden ala ez eta ohizko egoitzatarako ala denboraldi baterako destinatuak dauden.

Bizitokiak

Mugikorrak, erdifinkoak edo improbisatuak direlako nahiz hasiera batean bertan bizitzeko bururatuak ez direlako, bizitokitzat hartzen dira etxebizitza familiarraren definizioan sartzen ez diren baina zentsua egiteko unean pertsona baten edo gehiagoren egoitza nagusia eta ohizkoa osatzen duten barrunbe guztiak.

Etxebizitza kolektiboak

Etxebizitza kolektibo bezala kontsideratzen direnak honako hauek dira: aginte edo erregimen orokor baten menpeko eta interes eta helburu pertsonal orokor berdinez bildutako eta familia osatzen ez duen pertsona-talde bat bertan bizitzeko zuzendurikoak, zentsua egiteko unean gutxienez pertsona baten ohizko egoitza nagusi direnak.

Gela

Gela deitzen zaio, etxebizitza familiar batean dagoen eta honako baldintza hauek betetzen dituen espazio orori:
Paretez itxia dago.
Gutxienez 4 m2ko azalera du.
Gutxienez 2 m.ko altuera du.

Gelen multzo osoan sartzen dira logelak, egongelak, bulegoak, sukaldea, etab., baina ez bainugelak, ateondoak edo terrazak.